Marko Bruto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marko Junio Bruto (latinez: Marcus Junius Brutus Caepio) (K.a. 85 - K.a. 42) Julio Zesar hil zuen erromatar senatari famatuena izan zen. Ez da nahastu behar Dezimo Brutorekin (latinez: Decimus Junius Brutus Albinus), Zesar hil zuen beste senatariarekin.
Datu azkarrak Pretore, Bizitza ...
Marko Bruto | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. 85 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Filipos, K.a. 42ko urriaren 23a (42/43 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa: traumatismo penetratzailea | ||
Familia | |||
Aita | Marcus Junius Brutus the Elder, Quintus Servilius Caepio | ||
Ama | Servilia, Hortentsia | ||
Ezkontidea(k) | Porcia Catonis (K.a. 45 - K.a. 43) Claudia (en) (ezezaguna - K.a. 45) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Anai-arrebak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Junii Bruti (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, poeta eta Antzinako Erromako politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Optimates |
Itxi
- «Brutus» orriak hona dakar. Michelangelok egindako bustoari buruzko artikulua hau da: «Brutus (Michelangelo)»
- Artikulu hau senatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».
Haren gurasoak Dezimo Junio Bruto eta Servilia Zepionis ziren. Iturri batzuek Zesarren semea zela diote, haren ama Zesarren dama bat baitzen. Alabaina, Marko Bruto jaio zenean, Zesarrek 15 urte zituen. Teoria horrek, beraz, faltsua izan behar du.