From Wikipedia, the free encyclopedia
María Mercedes Coroy (Guatemala, 1994ko irailaren 3a) aktorea den emakume kaktxikela[1]. Film ezagunetan parte hartu du, besteak beste Ixcanul, Bel Canto, La Llorona[2] eta Black Panter: Wakanda Forever-en.[3]
María Mercedes Coroy | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tapachula (udalerria), 1994ko irailaren 3a (30 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania Kaqchikela Poqomam (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Santa María de Jesúsen hazi zen, Sacatepéquezen. Haurra zela antzerkia eta herriko dantza folklorikoetan parte hartzea gustoko bazuen ere, eskola utzi zuen etxeko ekonomian laguntzeko, amarekin batera frutak eta barazkiak saltzen zituen Palingo merkatuan, Escuintlan.[4] 17 urterekin berriro ekin zion hezkuntzari, Guatemalako Alfabetatze Programa Nazionalari (CONALFA) esker.[5][6]
Jayro Bustamante film- zuzendariak, Ixcanul filmean Mariaren papera egin zezan aukeratu zuen[5] eta horri esker ezaguna egin zen nazioartean, izan ere Eslovakia eta Kanadako zinemaldietan sariak jaso zituen film horretan egindako paperagatik.[7][8] 2016an Batxilergoa bukatu eta Guatemalako San Carlos Unibertsitatean antzerki ikasketa profesionalari ekin zion.[9]
2018an Bel Canton parte hartu zuen, Julianne Moore eta Ken Watanabe aktoreekin batera. Jarraian Malintxe serie mexikarrean parte hartu zuen, Hernán Cortesi eman zioten emakume indigena baten istorioarekin, non José María de Tavira eta Luis Arrietarekin lan egin zuen. 2019a, berriz ere Jayro Bustamanteren gidaritzapean La Lloronaren protagonista bihurtu zen, Guatemalako Gerra Zibilaren testuingurua eta mitologia nahasten dituen filma.[9]
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2015 | Ixcanul | Maria | Jayro Bustamante | Alfred Bauer sariaren zilarrezko hartzaren irabazlea (Berlinale)[10] |
2018 | Bel Canto | Carmen | Paul Weitz | |
2019 | La Llorona | Alma | Jayro Bustamante | Emakumezkoen interpretazio onenaren Platino Sarietan izendatua. |
2022 | Black Panther: Wakanda Forever | Fen printzesa | Ryan Coogler | |
2022 | La alberca de los nadies | Anayeli | Jose Luis Solís |
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2018 | Malinche | Malintxe | Patricia Arriaga Jordán |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.