From Wikipedia, the free encyclopedia
Puxika edo gernu maskuria giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da, non gorputzetik kanporatua izan aurretik biltzen den. Oso organo gihartsua da, eta pelbisaren behealdean dago. Atzealdean bi ureterrekin komunikatuta dago eta behealdean uretra eta prostatarekin. Atzerago ondestea dauka, baina hutsune batek banatzen ditu. Emakumezkoetan, puxika umetokiaren azpian eta baginaren aurrealdean dago. Umeetan, maskuria sabelaldean kokaturik dago.
Puxika | |
---|---|
1. Gizakiaren gernu-aparatua: 2. Giltzurrun, 3. Giltzurrun-pelbisa, 4. Ureter, 5. Puxika, 6. Uretra. 7. Giltzurrungaineko guruin | |
Gizon baten puxikaren mozketa bertikala, non uretra ikusten den zakilean behera jaisten. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Gernu-aparatua lower urinary tract (en) |
Kokapena | pelbiseko barrunbea |
Artikulazioa | Ureterra Uretra |
Hona drenatzen du | vesical venous plexus (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | vesica urinaria |
MeSH | A05.810.161 |
TA | A08.3.01.001 |
FMA | 15900 |
Terminologia anatomikoa |
Eskuarki 400–620 ml-ko edukiera dauka, baina horren bikoitza ere jasan dezake apurtu barik.
Gernu maskuriaren jatorri enbriologikoa alantoidean dago. Alantoidea zilborrarekin lotzen duen lotailua urakoa deitzen da. Bien artean gernu maskuria garatuko da.[1]
Azpil txikian kokatzen den organo hutsa da, bakarra da, eta erdiko lerroan dago. Peritoneo azpiko egitura da, beraz, gernu ernalkietako peritoneoaren (errai peritoneo) azpian kokatuko da. Zakuondo utero-besikala dela eta emakumeen gernu maskuria gizonena baino gutxiago estalita dago errai peritoneoagatik. Gizonetan prostataren gainean kokatzen da eta emakumeetan, umetokiaren aurreko aldean eta hau baino gorago.
Tamaina, forma eta posizio aldakorra izango du puztuta edo hutsik dagoenean; izan ere, beteta dagoenean tamaina handiagoa izango du eta forma biribila hartuko du. Hustuta dagoenean, aldiz, forma tetraedrikoa izango du. Posizioari dagokionez, azpil txikian kokatutako egitura izan arren betetzen denean abdomeneko barrunbean sartuko da, zilborreste mailaren behealdean kokatuz, pubisaren sinfisiaren gainetik.
Maskuriak piramide inbertitu baten itxura du, eta 4 atal ditu:
Pubis-maskurietako erdialdeko lotailua: maskuriaren iduna azpil diafragmara lotzen du. Jatorria sinfisi pubikoaren atzeko horman dauka. Uretra inguratuz “U” forma hartuko du eta sinfisi pubikoaren beste horman ezarriko da.
Pubis-maskurietako alboko lotailua: maskuria azpil diafragmara lotzen du. Maskuriaren idunetik alboetara bideratuko dira, azpil diafragmaren goiko fasziaraino.
Pubis-prostatako erdialdeko lotailua: maskuriaren iduna azpil diafragmara lotzen du. Jatorria pubis sinfisiaren atzeko paretan dauka. Prostata behin inguratuko du eta, ondoren, pubis sinfisiaren beste aldean ezarriko da.
Pubis-prostetako alboko lotailua: maskuria azpil diafragmara lotzen du. Maskuriaren idunetik alboetara bideratuko dira, azpil diafragmaren goiko fasziaraino.
Maskuriaren pareta 4 geruzaz dago osatuta:
Hiru geruza hauek maskuriaren gihar hertsatzailea (gihar leuna) osatuko dute. Kontrol begetatiboa izango du; beraz, sinpatikoak eta parasinpatikoak parte hartuko dute honen inerbazioan. Funtzio nagusia maskuria estutzea izango da, bertan gordetzen den gernua uretrara bideratzeko.
Maskuriaren gihar hertsatzaileak uretraren barruko esfinter giharra osatuko du, esfinter funtzional bat sortuz. Esfinterra uretraren barruko zuloaren inguruan eratuko da eta kontrol begetatiboa izango du, gihar leunez osatuta baitago. Gizonezkoetan nabarmenagoa izango da eta bere zuntzak eliptikoagoak izango dira. Emakumezkoen zuntzak, aldiz, borobilagoak dira.
Uretraren kanpoko esfinter giharra, uretraren barruko esfinter giharretik banatuta egongo da; gizonezkoen kasuan prostatarengatik. Uretraren kanpo esfinter giharrak inerbazio somatikoa izango du zuntz ildaskatuz osatuta dagoelako. Maila honetan perineoaren sakoneko tartea dago eta hemen perineoaren sakoneko zeharkako giharra kokatuko da. Honen zuntzek osatuko dute uretraren kanpoko esfinter giharra.
Bi ureter zuloen artean maskuriko mukosaren zeharkako tolesa daukagu, ureter arteko tolesa ere esaten zaiona. Hemen gihar bat kokatuko da: ureter arteko giharra, barruko luzetarako geruzaren zuntzek osatuko dutena.
Zilbor tolesen aldamean, eskuin eta ezkerraldean, enbrioaren zilbor arterien azken zatia pasatzen da, baina helduaroan endekatu egiten da erdialdeko zilbor tolesak sortuz. Toles hauek, zilborresteko erdiguneko (erdiko) tolesaren (lotailuaren) bi aldeetatik igaroko dira eta horrekin batera zilborrestera ezarriko dira. Erdialdeko zilbor toles hauen alboetan peritoneo alboko toles bat eukiko dugu, beheko arteria epigastrikoak eragindakoak, alboko zilbor tolesa. Toles hau azpiletik bideratu eta abdomeneko aurreko paretan txertatuko da.
Peritoneoa abdomeneko paretetan zehar pelbi eremuraino jaitsiko da, eta hemengo erraiak estaltzeko tolespenak egingo ditu. Pelbi aldeko erraiak paretako peritoneoak estalita egongo dira goiko aldetik, eta hau dela eta "peritoneo azpiko kokapena" daukatela esaten da hauen inguruan. Hau dela eta hobi eta zakuondoak eratuko dira erraien inguruan eta artean. Zakuondoak hobiak baino sakonagoak eta handiagoak izango dira.
Zakuondo eta hobi hauek garrantzi kliniko handia daukate bertan infekzioak ematekotan likido serosoen metaketak sor daitezkelako espazio hauetan.
Hobi suprabesikalak gizonetan eta emakumeetan ageri dira, eta gernu maskuriaren goiko aldean kokatzen dira.
Hobi parabesikalak gernu maskuriaren inguruan eta bi aldeetan daude, bai gizonetan bai emakumetan.
Eremu prebesikala ez dago peritoneoak eratua baina garrantzia dauka gernu maskuriaren aurre beheko paretaren azpian beste eremu bat eratuko duelako. Barrunbe honetan odol hodiak eta gantz-ehuna daude, beraz ez dago hutsik eta ez da espazio birtuala.
Zakuondo uterobesikala gernu maskuriaren eta umetokiaren artean kokatzen da emakumeetan soilik.
Zakuondo errektobesikala gernu maskuriaren eta ondestearen artean kokatzen da gizonezkoetan soilik.[2]
Abdomeneko aorta bitan banatuko da L4 mailan, eskuineko eta ezkerreko ilion arteria batuak emanez. Hauek beste bitan banatuko dira eta barruko ilion arteria eta kanpoko ilion arteria adarrak emango dituzte. Barruko ilion arteria beste bi adarretan banatuko da:
Maskuriaren odoleztapenean aurreko enborraren adarrak diren bi arteria parte hartuko dute:
Azpil barrunbean bi plexu nagusi sortuko dira. Alde batetik, maskuriaren zain plexua maskuriaren sakontasunean kokatuko da. Bestalde, prostatako zain plexua (edo Santorini) izango dugu. Bi plexu hauek elkarren artean komunikatuta daude anastomosien bitartez.
Maskuriaren zain itzulia plexuetatik maskuriko goiko eta beheko zainen bitartez barruko ilion zainera bideratuko da. Izan ere, plexuen eta goiko eta beheko zainen artean anastomosiak egongo dira. Horrela, maskuriko goiko eta beheko zainek barruko ilion zainean drainatuko dute.
Azpil barrunbean hiru plexu nagusi sortuko dira. Alde bateteik, maskuriaren sakontasunean maskuriaren zain plexua eratuko da. Bestetik, ematutuko zain-plexua eta umetokiko zain-plexua ere izango ditugu. Plexu hauek (arteriek osatuko dutenak barne) oso bihurgunetsuak dira; izan ere, haurdunaldian umetokia diafragmaraino hedatzen da eta odoleztapena egokia izateko, bihurguneek zain eta arterien hedapena gertatzea ahalbidetzen dute.
Kasu honetan ere, plexuen arteko anastomosiak sortuko dira eta odol benosoa goiko eta beheko maskuria zainen bitartez barruko ilion zainean drainatuko dute.
Gernu maskuriko linfa barruko ileon eta kanpoko ileon odol-hodien inguruko nodoetan drainatzen da. Ondoren, linfa aorta alboko nodoetara bideratuko da bukaeran kiloaren zisternara ailegatzeko.
L1-L2 mailetatik datorren informazioak bi bide jarraituko ditu osagai sinpatikoan:
Sinpatikoaren efektua maskuriko gihar hertsatzailea erlaxatu (gernurako espazioa handituz) eta barruko esfinterra uzkurtzea (gernuaren kontinentzia eraginez) izango da, betetze prozesuan eraginez.
S2, S3 eta S4 mailetatik aterako dira zuntz parasinpatikoak eta azpileko errai-nerbioen bitartez beheko plexu hipogastrikora bideratuko dira. Plexu hau zeharkatuko dute gongoil aurreko zuntzek sinapsirik egin gabe eta maskuriko plexura joango dira, bertan sinapsia egiteko. Horrela, maskuria parasinpatikoki inerbatuko dute.
Inerbazio parasinpatikoaren efektuak uzte prozesuan eragingo du; izan ere, maskuriko gihar hertsatzailea uzkurtuko du, gernuan presioa egiteko, eta barruko esfinterra erlaxatuko du, atal sinpatikoaren inhibizioaren bidez. Honen ondorioz, gernua gernu maskuriatik irtengo da.
3 nerbio ezberdin arduratuko dira:
Gernu maskuriaren barneko aldea, gernu bide osoan ematen den moduan, gernu epitelio edo urotelio deitzen den mukosa mota batez estalita dago. Honek forma aldatzeko eta beraz, edukia handitzeko gaitasun handia ematen dio, likidoa gordetzeko organoa dela kontuan izanik.
Muskulu leuneko bi geruza dauzka, bat era zirkular batean kokatzen deta eta beste bat luzetara dagoena. Inguruan puxikak geruza fibroso bat edukiko du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.