Massimo Carlotto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Massimo Carlotto (Padua, 1956ko uztailaren 22a) italiar idazle bat da; nobela beltzen egilerik ospetsuenetako bat da gaur egun, hizkuntza askotara itzulia, bai eta antzerkigile eta gidoilaria ere.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Massimo Carlotto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Padua, 1956ko uztailaren 22a (67 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, gidoilaria, antzerki aktorea, kazetaria, komikigilea eta haur literatura idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
massimocarlotto.it | |
Itxi
Lotta Continua (LC) antolakunde komunistako militantea izan zen 70eko hamarkadan. Bidegabeki, emakume gazte baten hilketa egotzi zioten; auzi luze eta korapilatsu baten ondoren, 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta, epaia irmo bihurtu baino lehenago, Frantziara ihes egin eta Latinoamerikara erbesteratu behar izan zuen. Sei urte geroago, Oscar Luigi Scalfaro presidenteak indultoa eman zion.