Memphis diseinu taldea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Memphis diseinu taldea 1981.urtean sortu zen, Milanen, Ettore Sottsassen eskutik. Taldea hainbat kide aipagarri izan zituen; Andrea Branzi, Marco Zanini, Matheo Thun, Natalie du Pasquier, Michael Graves, Alessandro Mendini, Luciano Paccagnella eta Michelle de Lucci adibidez.
Altzariak, ehunak, zeramika, beirazko eta metalezko objektuak sortu zituzten, “Memphis, nazioarteko estilo berria” liburuarekin batera, non taldearen filosofia eta obrak azaltzen zituzten. 1980 ko abenduaren 11an,Ettore Sottsass arkitekto eta diseinatzaileak, hainbat diseinatzaileen arteko bilera antolatu zuen, haien arteko talde kolaboratibo bat sortzeko asmoarekin.Menphis izena hartu zuen, Bob Dylanen "Stuck Inside of Mobile with the Memphis BluesAgain” abestiaren ohorez,izan ere,arratsalde hartan behin eta berriro entzundako abestia izan zen.
1981.urtean,talde modura aurkeztu ziren Salone de mobilen. Han, diseinuzko objektu nahiko eszentrikoak aurkeztu zituzten, momentuko diseinuarekin talka egiten zituztenak. Objektu hauek ikuslearen arreta berehala bereganatu zituzten, euren kolore sutsuengatik batik bat.
Zuzenezko akzioak egiterako asmoa adierazi zuten, diseinuaren alderdi garrantzitsuena forma bera dela aldarrikatuz. Eszentrikotasuna, dardarkari izaera eta apaingarritasuna izango dira forma honen alderdi nagusiak. Modu berean, formaren alderdi funtzionala bigarren planora pasatuko da. Taldearen helburua, ikuskizuna sortzea izango da, objektu ikusgarri eta erakargarriak egiteko asmoz. Ettore Sottsass arkitektoaren hitzetan, Memphis diseinua ez dago pertsonaren beharra betetzeko pentsatua, diseinu beraren beharra duen pertsonarentzareko baizik. Horretaz gain, teknologia berrien erabilpenak, teknika berriak erabiltzeko aukera ematen zuen, honek, post modernitatearen hizkuntza osatzera lagundu zuen, asmakizun berrien etorrerarekin bat eginez.
Norabide hau sasoirako erabakigarria bihurtu zen, izan ere, ordurarte diseinuaren lehentasuna objektuaren ergonomia eta fabrikazioa ziren, taldearen ikuspuntuaren kontra.