![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b3/Cannada-real-vera-de-la-sierra.jpg/640px-Cannada-real-vera-de-la-sierra.jpg&w=640&q=50)
Mesta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesta 1273an Alfontso X.a Jakintsuak sortutako artzain gremio bat zen. Europar Erdi Aroko gremio garrantzitsuenetako bat bezala ezagutzen da gaur egun. Uste da abeltzainen lehen gremioa izan zela, nahiz eta Aragoien, antzeko abeltzain taldeen existentziaren zantzuak egon (Casa de Ganaderos de Zaragoza). “Mestaren Kontseilu Zintzoa” izan zen transhumantzia jardueren kontrola eta babesa bermatzen zuen instituzioa.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b3/Cannada-real-vera-de-la-sierra.jpg/640px-Cannada-real-vera-de-la-sierra.jpg)
- Artikulu hau gremioari buruzkoa da; ibaia buruzkoa beste hau da: «Mesta (ibaia)».
Erregeak, Gaztelako artzain guztiak nazioarteko asoziazio batean bildu zituen, eta pixkanaka, garrantzia handia emango zioten pribilegio edo eskubideak emango zizkioten ermandadeari, 1836ra arte, indargabetu zenean. Jarduera ekonomiko nagusia, artilearen ekoizpena zen. Hain zen handia Gaztelako artzainen ermandadeak ekoizten zuen artile kopurua, horren zati handi bat esportatu egiten zela. Salerosketa Herbehereetako merkatariekin egiten zen batik bat, han baitziren ugarienak oihalgintza lantegiak. Hauek, Gaztelari erosten zioten artilea, merkea eta kalitate onekoa zelako. Landua izan ondoren, kalitate handiko jantzi bezala itzultzen ziren, prezio oso altuetan. Bere sorreratik aurrera, Gaztelako erregeak instituzioa indartuz joan ziren, lehenago esan bezala, hainbat pribilegio emanez. Esaterako, 1347ko urtarrilaren 17an, Alfontso XI.a Gaztelakoak, Mesta, Gaztelako animalia talde guztien zaintzaile izendatu zuen. Eskubide hori, gero, Henrike IV.ak 1454an eta Errege-erregina Katolikoek 1489an berretsi zuten.