Michael Faraday
From Wikipedia, the free encyclopedia
Michael Faraday (Surrey, Ingalaterra, 1791ko irailaren 22a - Hampton Court, Ingalaterra, 1867ko abuztuaren 25a) elektromagnetismoa eta elektrokimika ikasi zituen fisiko eta kimiko britainiarra da.
- «Faraday» orriak hona dakar. Unitateari buruzko artikulua hau da: «Farad»
Michael Faraday | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newington Butts (en) eta Londres, 1791ko irailaren 22a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres eta Hampton Court jauregia, 1867ko abuztuaren 25a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | James Faraday |
Ama | Margaret Hastwell |
Ezkontidea(k) | Sarah Barnard (en) (1821eko ekainaren 12a - |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Honoris Causa |
Doktorego ikaslea(k) | John Tyndall |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Humphry Davy |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, kimikaria, asmatzailea eta idazlea |
Lantokia(k) | Ingalaterra |
Enplegatzailea(k) | Royal Institution (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Humphry Davy eta Jane Marcet |
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Académie Nationale de Médecine (en) Zientzien Bavariar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino Austriako Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Glasite (en) |
Humphry Davy kimikariarekin ikasi zuen eta indukzio elektromagnetikoaren aurkikuntzagatik ezagutzen dute gehienek, generadore eta motore elektrikoak eraikitzea ahalbidetu baitu honek, edo elektrolisiaren legeengatik, bera baita elektromagnetismoaren eta elektrokimikaren benetako sortzaile.
Bere garaiko beste ikertzaile batzuen antzera, Faraday eremu magnetikoen bidez korronte elektrikoak sortzen saiatu zen. Hamar urtetan ez zuen emaitza arrakastatsurik lortu, egoera estatikoan, hots, geldirik zeuden imanak eta bobinak erabili baitzituen. Hala ere, ekinaren ekinaz, korronte elektrikoaren indukzioa sortzeko eremu magnetiko aldakorrak behar direla frogatu ahal izan zuen.
Gaztetan ikasketak burutu gabea zen, eta ez zekien ia ezer matematikaz. Kalkulu diferentziala erabat arrotz zuen azken fisikari handia izan zela esan daiteke, nahiz eta gabezia hori grafikoak egiteko zuen trebetasun izugarriz gainditu zuen.
Bere egunkaria idatzi zuen 1820 eta 1862 bitartean, etenik gabe, bertan buruturiko esperimentuak deskribatuz. 3.236 orrialde eta zenbait mila irudi dituen egunkari hori Fisikaren historiako funtsezko lanetako bat da gaur egun.