Michelin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Michelin (edo Manufacture Française des Pneumatiques Michelin), nagusiki, pneumatiko egile bat da. 1889an sortu zen Frantziako Clermont-Ferranden, eta munduko pneumatiko egilerik garrantzitsuena da, Bridgestonekin batera. Frantziako enpresa honek, automobilismoaren zenbait mailatan parte hartzen du, nagusiki Motoziklismoko munduko txapelketan eta Rallyan.
Michelin | |
---|---|
Une meilleure façon d'avancer | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Manufacture française des pneumatiques Michelin |
Izen laburra | MFPM |
Mota | pneumatiko fabrikatzailea, argitaletxea, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | automobilgintza, manufacture of rubber tyres and tubes; retreading and rebuilding of rubber tyres (en) , plastics and rubber industry (en) eta business and other management consulting (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Honen parte | CAC 40 |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 105.700 (2016) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | société en commandite par actions (en) |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 28.343.000.000 € (2023) |
Irabazi garbia | 1.983.000.000 € (2023) |
Ustiapen-mozkina | 2.652.000.000 € (2023) |
Balore-burtsa | Euronext |
Historia | |
Sorrera | 1889ko maiatzaren 28a |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | Silver Anvil Award (2016) |
webgune ofiziala |
Konpainia honen maskota, Bibendum deitzen da, pneumatiko ugariz osatutako kolore zuriko pertsonaia bat.
2007an, Michelinek, egindako pneumatikorik handienaren errekorra zuen, 59/80R63 pneumatikoak, meatze zulaketan erabilitako 797B ereduko Caterpillarreko iraulkiak erabiltzen dituenak. Pneumatiko bakoitzak, 5 tona pisatzen ditu, 4 metro eta erdiko diametroa du, eta 1,48 metroko zabalera, 6,5 barreko puzte presioarekin. Pneumatiko horietako bakoitzak, 30.000 € kostatzen du.