Microcebus murinus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Microcebus murinus Microcebus familiako espezieetako bat da. Madagaskarren bakarrik bizi dira, mendebaldeko, hegoaldeko eta hegomendebaldeko kostaldeetako basoetan. Primate guztien artean txikienetako bat da. Bizkarreko larrua gris-gorrixka da eta sabelekoa txuria.
Datu azkarrak Microcebus murinus, Iraute egoera ...
Microcebus murinus | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cheirogaleidae |
Generoa | Microcebus |
Espeziea | Microcebus murinus Miller, 1777
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 60 egun |
Eguneko zikloa | gaueko |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Itxi
Luzera 10 eta 14 cm artekoa dute, eta beste 10-15 cm-ko isatsa. Pisua, berriz, 40 eta 70 gr artekoa dute, urtaroaren arabera. Gautiarrak dira, eta zuhaitzetako behekaldean lo egiten dute. Arrek bakarrik lo egiten dute eta emeek talde txikietan. Fruitu, lore eta nektarrak jaten dute, intsektu eta animalia txikiekin batera. Emeek, 54 eta 69 eguneko haurdunaldiaren ondoren, 2 - 4 txitako kumaldia dute.