Zitoeskeletoaren osagairik handiena. Zitoplasmaren antolatzaile nagusiak dira eta hainbat funtzio betetzen dituzte antolaketarekin eta mugimenduarekin lotuta. Egitura zilindrikoa dute, eta tubulinaz zein MAP proteina-familiaz osatuta daude. From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikrotubuluak mikrofiru eta firu ertainekin batera zitoeskeletoaren osagai diren 22-25nm-tako diametroa duten hodi itxurako firuak dira.
Funtzio zelular desberdinetan parte hartzen dute, hala nola jariapen besikulen garraioan, organuluen mugimenduan, substantzien garraio intrazelularrean eta zatiketa zelularrean (mitosi eta meiosian). Gainera, zilio eta flageloen osagaiak dira.
Hamahiru azpiunitate globularrez osaturiko eraztun antzera beha daitezke. Azpiunitate bakoitza 4-5nm-takoa, gune zentral baten inguruan antolatzen da mikrotubuluaren horma eratuz. Unitate hauek ez dira zeharreko ebaketaren plano berean kokatzen, helikoidalki baizik.
Mikrotubuluen azpiunitate globularrak luzerako ardatzean lerrokaturik daude protofiruak eratuz. Beraz, mikrotubulu bakoitza 13 protofiruz eratuta dago, eta azpiunitate bakoitza tubulinaz osatuta dago. Bi tubulina mota daude: α eta β, tubulina molekula bakoitza heterodimero bat izanik.
Tubulina dimeroez gain, beste osagai batzuk ere daude mikrotubuluetan. MAP proteinak mikrotubuluei asoziaturiko proteinak dira esaterako. Mikroskopio elektronikoz ateratako argazkietan hormetatik perpendikulaki ateratako luzakin moduan ikus daitezke. Proteina hauetako batzuk mikrotubuluen mihiztaduran parte hartzen duten entzimak dira.
Mikrotubuluen muntaia prozesu zuzendu eta programatua da, mikrotubuluen zentru antolatzailean burutzen dena. Zentru antolatzaile hauek mikrotubuluen mihiztadura hasten diren tokiak dira:
Mikrotubuluak burutu behar duten funtzioaren arabera zitoplasman taldekaturik agertzen dira. Horretarako, mikrofiru eta firu ertainekin asoziatzen dira. Mikrotubuluen funtzio ezagunenak hiru dira:
Mikrotubuluen polimerizazioa inhibitzen duten hainbat sendagai daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.