Miñoiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Miñoiak Arabako Foru Aldundiaren kidego armatua dira. XVIII. mendean eratu zen, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-poliziak bezala, eta beren jatorrizko zeregina ordena publikoari eta bake sozialari eustea izan zen. Araban cuadrilleros deitu zitzaien hasieran, baina laster mikelete izena hartu zuten, eta azkenik miñoi izena gailendu zen.
Miñoiak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | polizia |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ertzaintza |
Jabea | Arabako Foru Aldundia |
Historia | |
Sorrera | 1793 |
Denboran zehar, miñoiak funtzioak galduz joan dira. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, foruak deuseztatu ziren, eta miñoien kopurua asko murriztu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Gipuzkoako eta Bizkaiko mikeleteen kasuan ez bezala, miñoien kidegoak iraun egin zuen, Araba matxinoen alde ipintzeagatik, baina eraikin ofizialen zaintza eta protokolo funtzioak soilik utzi zitzaizkien.
Francoren diktadura amaitu ondoren, Araba EAEn sartu eta miñoien zerbitzua eraberritu zen; miñoiak Ertzaintzaren egituraren barruan geratu ziren. Espainiako Estatuak miñoien gainean zituen eskumenak EAEren eskuetara igaro ziren. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak oraindik ere eskumenak ditu miñoien gainean.
1980ko urtarrilaren 9an, ETA militarrak miñoien buru Jesus Velasco Zuazola hil zuen. Ekintza hau ETAk diktadura ondoko euskal polizia autonomikoaren aurka egindako lehen erasotzat hartu izan da.