Georgiar alfabeto
georgiera eta beste kartveliar hizkuntzak (mingreliera, svanera eta, zenbaitetan, lazera) idazteko erabiltzen duten alfabetoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Georgiar alfabetoa (georgieraz: ქართული დამწერლობა, kʰɑrtʰuli dɑmt͡sʼɛrlɔbɑ ahoskatua) georgiera eta beste kartveliar hizkuntzak (mingreliera, svanera eta, zenbaitetan, lazera) idazteko erabiltzen duten alfabetoa da, batzuetan osetiera eta abkhazera idazteko ere erabili zutena.[1] Georgierak ortografia fonetikoa du eta egungo alfabetoak 33 hizki ditu[2]. Hizki bakoitzak forma bakarra du (arabieran bezala), ez baitu xehe/larri aukerarik. Ezkerretik eskuinera idazten da.
Historian zehar, georgiera asomtavruli, nuskhuri eta mxedruli alfabetoez idatzi da. Hizki izen berak izan eta hizkuntza bera idazteko erabiliak izan arren, hirurak ezberdinak dira.