![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/31/Mohomap.png/640px-Mohomap.png&w=640&q=50)
Mohorovičić etenunea
Lurrazalaren eta mantuaren arteko muga. Andrija Mohorovicic sismologo kroaziarrak 1910. urtean definitu zuen, uhin sismikoen abiaduran bat-bateko gehikuntza bat neurtu zuelako. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mohorovičić etenunea lurrazalaren eta mantuaren arteko trantsizio gunea da. Batez beste 35 km-tako sakoneran agertzen da, kontinente azpian 70 kmra irits daiteke eta itsas azpian 10 km-tako sakoneran. Sismogrametan erraz ikusten da, bertan P eta S uhinek azelerazio handia jasaten dutelako, azken batean material arinagoen (lurrazala) eta dentsoagoen (mantua) arteko muga delako.
![]() |
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/31/Mohomap.png/640px-Mohomap.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/58/Slice_earth.svg/320px-Slice_earth.svg.png)