Momentu magnitude eskala
Lurrikara sortu den tokiko parametroak erabiliz, lurrikarak askatutako energia neurtzen duen eskala. Failak sortutako desplazamendua, faila-planoko luzera eta arroketako elastikotasun-modulua biderkatuz lortzen da eskala honen magnitudea. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Momentu magnitude eskala (MMS laburtuta eta Mw gisa idazten dena) sismologian erabiltzen den magnitudeetako bat da, lurrikara baten energia neurtzeko. Magnitude hau lurrikararen momentu sismikoan oinarritua dago, eta Lurraren zurruntasuna mugitu den azalera eta failaren mugimenduagatik biderkatzean lortzen da. 1970eko hamarkadan garatu zen, Richter eskalaren ordez erabiltzeko. Formulak ezberdinak badira ere aurreko eskala horren emaitza antzekoak ematen ditu, baina lurrikara handietarako askoz emaitza zehatzagoak eskaintzen ditu. United States Geological Survey erakundeak erabiltzen duen eskala ofiziala da lurrikara handi guztietan.