Mondragon Korporazioa
Euskal Herriko kooperatiba-taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mondragon Korporazioa[1] (lehen Mondragón Corporación Cooperativa edo MCC) Arrasaten sortutako Euskal Herriko kooperatiba eta enpresa talde bat da, gaur egun mundu osoan hedatua dagoena.[2][3]
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Mondragon Korporazioa | |
---|---|
Humanity at work | |
Datuak | |
Mota | negozioa, Kooperatiben federazioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua, education (en) , eraikuntza, manufaktura, information technology consulting (en) , Manufacture of machinery and equipment n.e.c. (en) eta Txikizkaria |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Confederación Empresarial de Economia Social (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 81.507 (2019) |
Agintea | |
Lehendakaria | Iñigo Ucín |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Kooperatiben federazioa |
Zeren jabe | Fagor etxetresna elektrikoak, Mondragon Assembly (en) , Mondragon Unibertsitatea, ULMA Construction, ULMA Architectural Solutions, Orbea, Dikar, Urssa, Fagor Industrial, Domusa, Laboral Kutxa, Eroski eta Oiarso Sociedad Cooperativa |
Ekonomia | |
Aktiboak | 34.011.000.000 € (2013) |
Diru-sarrerak | 12.033.000.000 € (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1956 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Itxi
Euskadiko negozio bolumeneko lehen enpresa-konglomeratua da, eta Gizarte ekonomiako bigarren enpresa taldea da estatuan.[4]
2022. urtearen amaieran, Korporazioa 81 kooperatiba, 8 fundazio, mutualitate bat, 12 I+G zentro, 4 hezkuntza zentro eta 104 filialak osatzen zuten munduan, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.[5]
Korporazioa nazioarteratuta zegoen bost kontinenteetan presentziaz izanik, eta 2022ko ekitaldian 10.607 milioi euroko fakturazioa izan zuen, guztira 70.000 laguneko plantillarekin.[5]