From Wikipedia, the free encyclopedia
MySpace gizarte-sare zerbitzu bat da, milaka erabiltzaileren profilez osatua. Bertan lagun sareak, taldeak, blogak, argazkiak, bideoak, musika eta erabiltzaile arteko mezulari bat aurki ditzakegu. Tom Andersonek sortu zuen eta 2007an 200.623.371 erabiltzaile zituen iada.
Estatu Batuetan izugarrizko arrakasta bilakatu zen sortu zenean, batez ere nerabe eta gazteen artean; ia herritar guztiek ezaguna izateraino iritsi zelarik.
Erabiltzaile arteko erlazioez gain, musika taldeentzat profil bereziak sortu ziren MySpacen, bertan beraien kantuak, bideo eta argazkiak jar zitzaten, horrela beraien publizitatea egiteko (MySpacek ere irabazi egingo lukeelarik, orrialdeko publizitateagatik kobratzen duelako).
Myspacek ezaugarri ugari eskaintzen dizkio bere erabiltzaileei. Hauek dira ezaugarri horietako batzuk:
Buletinen bidez erabiltzaileek beren lagunei berri edo informazioa bidali ditzake, bakoitzari banaka banaka bidali ordez. Informazio hori 10 bat egun barru ezabatu egiten da.
Tresna honen bidez talde baten kide diren erabiltzaileek orrialde eta mezu taula bat elkarbanatzen dute. Taldearen administratzaileak aukera dezake nor sartzen den eta nor ez.
MySpaceko erabiltzaile izena erabiltzen duen bat-bateko mezularia da. Bertatik MySpaceko mezuak bidali, lagun berriak gehitu eta komentarioak idatzi daitezke.
YouTubeko bideoak elkarbanatzeko zerbitzu moduko bat da.
2008an MySpacek aplikazioak programatzeko interfaze bat jarri zuen, bertan beraien profiletan jar zitzaketen aplikazioak sortzeko. Facebookean dagoen aplikatiboen antzekoak dira hauek.
Telefono mugikor bidez erabil daitekeen MySpacearen bertsioa da Myspace Mobile.
RSS bidez berriak jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Botazio bidez materia ordenatzeko aukera ere ematen du, boto gehien dituen materia gorago aurkituko delarik.
ksolo.myspace.com MySpace eta kSolo arteko elkartzea da, erabiltzaileei beraiek grabatutako grabazioak beraien profil orrialdera igotzeko aukera ematen die, eta bere lagunek puntuatu ditzakete grabazio horiek.
Erabiltzaileei botazioak sortzeko aukera ematen die, beraien lagunei botatzeko esan diezaiokete eta gai ezberdinei buruz bozkatu.
MySpace Sports (Kirolak), MySpace Books (liburuak), MySpace Horoscopes (Horoskopoak), MySpace Jobs (lanpostuak), y MySpace Movies (filmak).
Musikariek MySpacen dituzten profiletan beraien kantuen erakusgarri moduan kantu batzuk egoten dira MP3 formatuan igota. Erabiltzaile arruntek erakusgarri horiek beraien profiletan jarri ditzakete, beraien profila ikusten ari direnak musika hori entzun dezaten. Musikari berri askok beraien musikari publizitatea egiteko eta saltzeko MySpacea erabili izan dute, famatua izan ala ez doan jar dezaketelako hor beraien kantua, eta milioika pertsonak izango dute hori ikusteko aukera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.