Sintesiz lortutako produktu kimikorik erabiltzen ez duen nekazaritzako ekoizpen-sistema. Adiera zabalagoan, elikagaiak eta beste baliabide batzuak ekoizteko sistema alternatiboa da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekazaritza ekologikoa edo nekazaritza biologikoa (zenbaitetan, nekazaritza organikoa) nekazaritzako ustiategiak kudeatzeko sistema bat da, baliabide naturalak modurik egokienean erabiltzean oinarritzen dena, horretarako produktu kimiko sintetikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak erabili gabe. Horrela lortutako elikagaiak ez dute lurra agortzen, natura zaintzen dute eta gisa-osasunerako ez dira berez kaltegarriak. Nekazaritza ekologikoa jasangarria eta orekatua da.
Nekazaritza mota honen helburu nagusiak hauexek dira:
Beraz, nekazaritza ekologikoak jasangarritasuna ikuspuntu guztietatik lortu nahi du. Azken helburua agrosistema sozial, ekologiko eta ekonomikoki iraunkorra lortzea da.
Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritza mota asko kokatu daiteke: nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza biologikoa, permakultura, familia-nekazaritza, herri-indigenen nekazaritza... Esperientzia desberdinak dira baina guztiek jasangarritasuna oinarritzat hartu dute ezen ekosistemen oreka eta jarraipena bilatu baitute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.