Network (1976ko filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Network, 1976ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren satira komedia film bat da. Faye Dunaway, William Holden, Peter Finch, Robert Duvall, Wesley Addy, Ned Beatty eta Beatrice Straight aktoreek antzeztu zuten.
Datu azkarrak Network (1976ko filma), Jatorria ...
Itxi
Gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: Telebistaren boterea eta eraginaren analisia da, arrakastak eta audientzia errekorrek beren diktadura ezartzen duten mundu lehiakor eta gupidagabea.
Lau Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Peter Finch), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Faye Dunaway), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Beatrice Straight) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Paddy Chayefsky).