Normandia Garaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Normandia Garaia (frantsesez Haute-Normandie, normandieraz Ĥâote-Normaundie) Frantzia ipar-mendebaldeko eskualdea zen. Eure (27) eta Itsas Sena (76) departamenduek osatzen dute. 2016 urtetik Normandia eskualdeko zati da.
Normandia Garaia | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Rouen 49°26′35″N 1°6′9″E | ||
Azalera | 12.317 | ||
Mugakideak | Pikardia, Île-de-France, Erdialdea-Loira Harana eta Normandia Beherea | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.849.652 (2013) | ||
Dentsitatea | 150,17 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
region-haute-normandie.com |
Prefektura Rouen hirian dago.
12.317 km2 eta 1.737.247 biztanle zituen 1990ean. Hiriburua Erruan da. Sena eta Risle ibaiek hegoaldetik iparraldera igarotzen dute. Oso eskualde laua da; gainik garaienak 200 m besterik ez du.
Normandia Garaiko ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, elikagaiak, autoak (Renault), kimika gaiak eta material elektrikoak egiten dira gehienbat. Garrantzirik handieneko industriaguneak Erruan eta Le Havre hirietan daude. Nekazaritzako langintza nagusia abeltzaintza da (haragitarako eta esnetarako behiak).