From Wikipedia, the free encyclopedia
Nuzi, gaur egungo Irakeko Kirkuk hiritik hegomendebaldera zegoen hiri bat zen, Tigris ibaitik gertu.
Hiri honen lehen aipamenak, Akadiar Inperioaren garaiko Mesopotamiatik datozen testu kuneiformeetan daude. Inskripzio hauetan, Gasur bezala aipatua da.
K.a. 1500 inguruan, hurritarrek hartu zuten, hauek, hiriari, Nuzu izena emanez, Nuzi, izen honetatik datorrelarik. K.a. XV. mendetik eta K.a. 1350 arte, gutxi gora-behera, Mitanniren mende egotera pasa zen, erresumaren ekialdeko muturra eta hegoekialdeko muga zelarik.
K.a. 1365 inguruan, Ashur-uballit I.aren erregealdiaren hasierarekin, Asiriak, mesoasiriar hedapenaren hasiera ikusten du, hau, bere ondokoak ziren mitanniarrengandik askatzen direnetik hasten dena. Mitanniar inperioa asiriat tropen esku erori ondoren, Nuzi Asiriaren mende geratzen da.
1920an egin ziren indusketek, hiria ezezik, idazkera kuneiforme akadiarren idatzitako milaka taulatxo ere atera zituzten lurpetik. Honek, eskertuezinezko argia eman zien ikertzaileei, hiriko lege, merkataritza eta armada aktibitateei dagokionez. Antzinako Ekialde Hurbileko kultura ulertzen ere lagundu zuen, Laban eta Jakob bezalako pertsonaia biblikoen bertsio primitiboak barne.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.