Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala Pirinioetako eremu babestu bat da; Sobrarbe bailaran dago, Huescako probintziako lurretan (Aragoi, Espainia). 1918an sortu zuten, baina garai hartan 2.100 ha soilik hartzen zituen bere baitan. 1982an egun duen hedadurara (15.608 ha) arte zabaldu zuten eremu babestua. 2.600 m arteko desnibela du, Añiscloko 750 m-etan hasi eta Monte Perdido gainean 3.355 m-ko garaierara iristen baita. 1997an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendapena aitortu zion. Hegaztien ugalketarako eremu berezi gisa ere babesturik dago.
Datu azkarrak Kokalekua, Koordenatuak ...
Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Aragoi eta Huescako probintzia, Espainia |
Koordenatuak | 42°40′18″N 0°03′20″E |
Azalera | 156 km² eta 15.690,61287 ha |
Izendapena | Parke nazional, Batasunaren Garrantzizko Leku, naturagune babestua eta Espainiako parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 18-08-16 eta 1918 |
Administratzailea | Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa |
Webgunea | https://www.miteco.gob.es/es/red-parques-nacionales/nuestros-parques/ordesa/ |
Itxi
Parkeak eta haren periferia-eremuak Torla, Broto, Fanlo, Tella-Sin, Puertolas eta Bielsa udalerrietako lurrak hartzen dituzte.