Os Lusíadas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Os Lusíadas Luís de Camões portugaldar idazlearen poema epikoa da. 1572an argitaratu zen lehen aldiz. Portugesezko literatura osoko obra gorenekotzat jotzen da.
Datu azkarrak Os Lusíadas, Datuak ...
Os Lusíadas | |
---|---|
Os Lusíadas liburuaren lehen edizioa (1572) | |
Datuak | |
Idazlea | Luís de Camões (1572) |
Argitaratze-data | 1572 (egutegi gregorianoa) |
Generoa | Epikoa |
Jatorrizko izenburua | Os Lusíadas |
Hizkuntza | Portugesa |
Herrialdea | Portugal |
Itxi
Lisboako presondegian, Macaun, Goako gartzelan eta Izurri Handiaren garaian idatzi zuen Camõesek epopeia hau, eta zorigaitz horiek guztiek, idazlearen gogoan eragina izateaz gainera, haren idazlan hoberena idazteko baitezpadakoak zitzaizkion beste errealitate batzuk hurbiletik ezagutzeko aukera ere eman zioten.