Ozono geruza
lurraren atmosferako gas geruza da, ozono kontzentrazio handikoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen.
Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913an, interferometro optikoari esker.