Fagazeo
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez (gehienetan zuhaitz hostogalkorrez) esaten da. Hostoak bakunak eta txandakatuak dira. Lore arrak gerbatan daude, eta emeak bakunak dira edo hirunakako burutan daude. Fruitua ezkur-motakoa da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fagazeoak (Fagaceae) familiak edo pagoaren familiak honako ezaugarri hauek dituzten zuhaitzek osatua da: hosto txandakatuak eta pinatuak, loreak gerbetan, fruituak hur motakoak, batetik zazpira, batzuetan guztiz inguratuta daudela ezkatadun edo arantzadun oskol batean eta beste batzuetan erdizka bakarrik. Familia honetan ezagunena den taldea haritzena da (Quercus generoa); haien fruituari ezkurra deitzen zaio. Haritz gehienen oskolek, kopa baten antzekoak izanik, ez dute inguratzen guztira ezkurrak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Fagazeo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae Dumort.[1]
|
Azpibanaketa | |
Castanea Castanopsis |
Itxi