Paue
Frantziako udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paue[1] (okzitanieraz eta frantsesez: Pau, /ˈpo/ ahoskatua) Pirinio Atlantikoak departamenduko hiriburua da, hau da, Ipar Euskal Herria hartzen duen departamenduaren burua. 1464tik aurrera Bearnoko hiriburua ere bada. Gertuko beste 13 udalerriekin batera, Paue-Pirinioak herri elkargoa sortu zuen.
Paue Pau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||||
Departamendua | ![]() | ||||||||||
Alkatea | François Bayrou | ||||||||||
Izen ofiziala | Pau | ||||||||||
Jatorrizko izena | Pau | ||||||||||
Posta kodea | 64000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43.3008°N 0.37°W / 43.3008; -0.37 | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 31.51 km² | ||||||||||
Altuera | 205 m | ||||||||||
Mugakideak | Buros, Billère, Bizanos, Gelos, Idron, Jurançon, Lons, Montardon eta Morlaàs | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 75.665 (2020ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.401,3 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Göttingen, Setúbal, Zaragoza, Pistoia, Kōfu, Swansea, Daloa (en) ![]() | ||||||||||
pau.fr |
83.903 biztanle zituen 2006an eta 6 kantonamendutako burua da. 1972an sortutako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak bertan du egoitza nagusia eta, beraz, bere biztanleen artean ikasle asko bizi dira. 1,8 km dituen Boulevard des Pyrénées karrikak Paueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du. Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen: "Pauek munduko ikuspegi ederrena du lurretik, Napolik itsasotik duen moduan."[2]