Paul Valéry
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Valéry (Sète, Frantzia, 1871ko urriaren 30a - Paris, Frantzia, 1945eko uztailaren 20a) frantsesezko idazlea eta poeta izan zen. XX. mendeko Frantziako literaturak eman duen saiogile eta poetarik handienetakoa. Literatura-gizona ez ezik, pertsonaia publikoa eta intelektual ezaguna ere izan zen; 1925ean Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1945ean, zendu zenean, De Gaulle jeneralak dolu-egunak aldarrikatu zituen Frantzia osoan[1].
Paul Valéry | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1941 - 1945 ← Marcel Prévost (en) - Gustave Roussy (en) →
1925eko azaroaren 19a - 1945eko uztailaren 20a ← Anatole France - Henri Mondor →
1924 - 1934 ← Anatole France - Jules Romains → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Sète, 1871ko urriaren 30a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Paris, 1945eko uztailaren 20a (73 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Cimetière Marin, Sète (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Jeannie Valéry (en) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Anai-arrebak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | filosofoa, poeta, kazetaria, idazlea, saiakeragilea, katedraduna, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Le Figaro Collège de France (1937 - 1945) | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Frantses Akademia Hungariako Zientzien Akademia PEN Club français (en) Q3550275 Société des poètes français (en) | ||||||
Izengoitia(k) | Doris | ||||||
| |||||||
Mediterraneo ondoko Sète hirian jaio zen. Montpellierren Zuzenbidea ikasi zuen, nahiz eta bere lehen nahia Itsaso Eskolan sartzea izan. Ama-hizkuntza italiera izan zuen, baina eskolaratzea beti frantsesa. Pintura eta musika maite izan zituen; Wagner miresten zuen, eta pintoreen mundua ongi ezagutu zuen, batez ere, Berthe Morisot pintorearekin ezkondu eta gero. Bizibidez, Frantziako Defentsa Ministerioko erredaktorea izan zen, eta denbora franko omen zuen idazteko.
Bestalde, eta bere bizibidea zela medio, finantzetako eta politikako giroa ere gertutik ezagutu zituen. Akademian sartu eta gero, idazlea ez ezik, hizlaria ere izan zen.
1937tik aurrera, poetikako ikastaroak eman zituen Collège de Francen, ondoko kritika literarioan garrantzia hartu zuen bidea markatuz. Gerra garaian, 1941ean Vichyko Gobernuak kendu zuen 1933 urteaz geroztik betetzen zuen postutik, Nizako unibertsitateko administratzaile-postutik, hain zuzen ere. Bere jaioterrian, Seten, datza ehortzirik, epitafio hau idatzirik duela: «O recompense, apres une pensee Qu'un long regard sur la calme des dieux» («Pentsamenduaren geroko saria, Jainkoen lasaitasunari luze begiratzea»).