Pauline Viardot
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pauline Viardot, García jaioa, (Paris, 1821eko uztailaren 18a - ibidem, 1910eko maiatzaren 18a) frantses mezzosopranoa eta musikagilea izan zen. Maria Malibran sopranoaren ahizpa zen. Piano ikasketak Franz Lisztekin egin zituen, eta aitarekin, Manuel Garcíarekin, kantatzen, eta Reicharekin konposizioa ikasi zuen. Bruselan (1837), Londresen (1839), eta Parisen (1839) egin zuen aurkezpena. Louis Viardot, Parisko Théâtre Italiengo zuzendariarekin ezkondu zen. Europako hiri nagusietan kantatu zituen Gluck, Meyerbeer, Mozart eta Gounoden operak. 1871-1875 urteetan kantu-irakasle izan zen Parisko Kontserbatorioan. Le dernier sorcier eta Cendrillon operetako musika idatzi zuen, besteak beste.
Datu azkarrak Member of the Royal Swedish Academy of Music (en), Bizitza ...
Pauline Viardot | |||
---|---|---|---|
1870 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Michelle Ferdinande Pauline García | ||
Jaiotza | Paris, 1821eko uztailaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Mosku | ||
Heriotza | Parisko 7. barrutia eta Paris, 1910eko maiatzaren 18a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Manuel García | ||
Ama | Joaquina Sitchez | ||
Ezkontidea(k) | Louis Viardot (en) (1838 - ezezaguna) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Manuel García (en) Franz Liszt | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, opera abeslaria, vocal coach (en) eta piano-jotzailea | ||
Genero artistikoa | opera musika klasikoa | ||
Ahots mota | mezzosopranoa | ||
Musika instrumentua | pianoa ahotsa | ||
Itxi