Arantzazuko frantziskotarra, idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Pello Zabala Bengoetxea (Amezketa, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 2a - Arantzazuko santutegia, Oñati, 2022ko otsailaren 2a[1]) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa izan zen. Gaztetatik Arantzazuko santutegian bizi izan zen, Oñatin, eta handik jardun zuen bai frantziskotar lanetan, bai bestelakoetan. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kidea ere izan zen, 2003tik 2008ra.[2][3] Arantzazuko apaiztegiko irakasle izan zen 1990era arte.[4]
Pello Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1943ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arantzazuko santutegia, 2022ko otsailaren 2a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID iraunkorra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa, irrati-esataria eta musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Gurasoak Jose Antonio Zabala eta Dolores Bengoetxea ziren. Pello haien seme zaharrena zen. Amak, Dolores (Amezketa, 1919ko azaroaren 19), Mizpirazagasti baserrikoa, birraitona zuen Pernando Amezketarra, beraz, bertsolaria Pello Zabalaren herenaitona zen.[5]. 1958an egin zen fraide. Filosofia ikasi zuen, Erriberrin (Nafarroa Garaia), eta, ondoren, Teologia Arantzazun. Aita saxofonista eta tenore zuen, eta bera santutegiko organista izan zen 1978ra arte. Mezetarako zenbait pieza konposatu zituen. Musika txikitatik ikasi zuen, Amezketako parrokian.[3]
Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika programa bat egiten, eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen, bide tradizionalak eta tenporak ere kontuan hartuta.
Kate berean Klasikoak gaur irratsaioa aurkezten ibili zen: 5.000 saiotik gora egin zituen, musika klasikoa eskaintzen. Musikazale handia zen, eta, 2000. urtean azaldu zuenez, 3.000 CD zituen. Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko saio bat egiteko deitu ziotenean sortu zen Klasikoak gaur saioa.
« | Zuretzat eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan, edo inurriak zulora ote doazen ekaitzaren usainetik ihesi, edo orbelak soinu desberdina ateratzen duela hezetasuna gordetzen duenean, edo ilargiak lurrari bakean uzteko esaten digula egun batzuetan. Inguratzen zintuena irakurtzeko gaitasuna izan duzu. | » |
Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, Arantzazu, Ardatz, Egan, Habe, Jakin,[7] Zeruko Argia, Gara[8] eta Berrian.
Gutxienez liburu hauetan hartu du parte:
Hil ondoren, jaioterrian bere izenean gune bat sortu zuten, natura, kultura eta ondorea uztartzen dituena.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.