![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/33/Deer_by_papal_cross.jpg/640px-Deer_by_papal_cross.jpg&w=640&q=50)
Phoenix parkea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Phoenix Parkea (ingelesez Phoenix Park eta irlanderaz Páirc an Fhionn-Uisce) Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.[1]. Londoneko Richmond parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.
Phoenix parkea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Desagertutako erakunde administratiboa | ![]() |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°21′21″N 6°19′47″W |
![]() | |
Kudeatzailea | Office of Public Works |
Arkitektura | |
Azalera | 707 km² |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:phoenixparkvisitorcentre@opw.ie |
Webgune ofiziala | |
Europako parke atxikitu handienetakoa da. Ingalaterran dagoen Londoneko Richmond parkea azaleraz 10 km² gehiago besterik ez dituelarik. Phoenix Parkea New Yorkeko Central Park eta Londoneko Hyde Park baino handiagoa da.
Parke honetan Irlandako Errepublikaren Lehendakari edo Presidentearen egoitza ere badago, Áras an Uachtaráin delakoa.