Pneumonia
arnas aparatuko gaixotasuna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pneumonia birikei eragiten dien hantura da, gehien bat albeoloetan agertzen dena. Herri hizkeran, beste izen hauek ere hartzen ditu: alborengo, birikeri, birik(et)ako min, biriketako eta birika-min.
Pneumonia | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | pneumopatia, beheko arnasbideetako infekzioa, pneumonitis (en) eritasuna |
Espezialitatea | pneumologia infektologia |
Arrazoia(k) | infekzio, aspiration pneumonia (en) Erretze |
Sintoma(k) | Eztula, tachypnea (en) , sukarra, Arnasestua, hemoptisia, Zurrunga hotzikara |
Azterketa medikoa | chest radiograph (en) , ordenagailu bidezko tomografia axiala sputum culture (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Bakterio-kontrako, Antibiriko, oxigenoterapia, tobramycin (en) , albuterol / ipratropium (en) , sulfamethoxazole / trimethoprim (en) , tigecycline (en) , doxiziklina, voriconazole (en) , meropenem trihydrate (en) , Tiotropio, Ziprofloxazino, Azitromizina, budesonide/formoterol (en) , moxifloxazino, zeftriaxona, linezolid (en) , Klaritromizina, levofloxacin hemihydrate (en) , metronidazol, Salbutamol, cefepime (en) , zefuroxima, Bankomizina, Azitromizina, dicloxacillin sodium (en) , tosufloxacin (en) eta cefepime (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23 |
GNS-9-MK | 480-486, 770.0 |
GNS-10 | J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23 |
GNS-9 | 480-486, 770.0 |
DiseasesDB | 10166 |
MedlinePlus | 000145 |
eMedicine | topic list |
MeSH | D011014D011014 |
Disease Ontology ID | DOID:552 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gehienetan birusek edo bakterioek sortutako gaixotasun infekzioso baten ondorioz agertzen da, baina beste mikroorganismo batzuek ere eragiten dute, bai eta beste baldintza batzuek ere: esaterako, zenbait drogak eta gaixotasun autoimmunek.
Sailkatzeko orduan, bi mota nagusi bereizten ditugu: ospitaletik kanpo edo bertan harrapatutakoak. Horren arabera, eragile mikrobiologikoak eta tratamenduak aldatzen dira. Sintoma nagusiak sukarra, eztula, arnasestua eta toraxeko mina dira. Badaude pneumonia mota batzuk prebenitzeko txertoak.
Urtero 450 milioi pertsonak pairatzen dute pneumonia, munduko populazioaren % 7k, eta 4 milioi inguru hiltzen dira, gehien bat garapen bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietan, oraindik ere heriotza zio nagusietako bat da zaharrenen, gazteenen eta gaixotasun kronikoak dituztenen artean.