Debako leizea From Wikipedia, the free encyclopedia
Praileaitz, Praile Haitz edo Praile Aitz Debako (Gipuzkoa) haitzuloa da, historiaurreko aztarnak dituena. Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeak aurkitu zuen, 1983an. 1996an, Aranzadi Zientzia Elkarteak labar-pinturak aurkitu zituen haitzuloan;[1] Ekain eta Altxerri haitzuloen ondoren, labar-pinturak dituen Gipuzkoako hirugarren haitzuloa da.[2]
Praileaitz | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Gipuzkoa |
Koordenatuak | 43°16′38″N 2°22′4″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 55 |
Bisitagarria | Ez |
Margoak | Bai |
Aztarnak | Bai |
1997an, Eusko Jaurlaritzak balizko arkeologia gune izendatu zuen (hau da, susmoa zuten hor arkeologia ondasunak bazirela). Hala ere, 2001ean Amenabar Taldeko Zeleta enpresak Praileaitzen ondoko Sasiolako harrobia ustiatzeko baimena jaso zuen.[1] Urtebete lehenago, 2000n, indusketa lanei ekin zien Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko aditu talde batek, Xabier Peñalver buru zutela.[3]
2005 eta 2007 artean, Xabier Peñalver arkeologoak zuzendutako talde horrek indusketa kanpaina handiagoa egin ahal izan zuen, Gipuzkoako Aldundiaren, Debako Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesari esker. Hartara, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten haitzuloaren barruan. Batetik, 15.500 urteko hainbat zintzilikario[4]. Bestetik, Paleolito aldiko labar pinturen multzo bat, duela 18.000 urte baino gehiagokoa, irudirik erakusten ez duten marra eta puntu batzuek osatua.[5][6]
2012an egindako beste indusketa saio batean, duela 40.000 eta 120.000 urteen artekoak diren harrizko tresnak aurkitu zituzten. Besteak beste, erritu ekintzekin lotutako Behe Madelein aldiko 29 lepoko aurkitu zituzten. Horietako hiru ahuntz hortzekin egindakoak ziren, eta gainontzekoak, berriz, harri beltza erabiliz. Gainera, Magdaleniar aldiko okrezko arkatzak eta bi aginte makila ere aurkitu zituzten. Garai hartan xamanek kobari aldian aldiko erabilera ematen ziotela ondorioztatu zuten ikertzaileek.[7] [8]
2014. urteko uztailean kobazuloaren bigarren sarrera aurkitu zuten, biztanleek okupatu zuten gunea hain zuzen, bai Goi Paleolitoan nola Erdi Paleolitoan ere bai[9].
Praileaitzen ondoan dago Sasiolako harrobia (Amenabar Taldeko Zeleta enpresarena),[1][10] eta, Historiaurreko eta Arkeologiako adituen iritziz, harrobi hori itxi beharko litzateke. Izan ere, mendi hegal osoa babestu behar litzateke, historiaurrean gizakiak ingurune hartan utzitako aztarna baliotsuak behar bezala zaintzearren.[11][12][13][3] Eusko Jaurlaritzak, ordea, uko egin dio ingurune hori hondatzen duen harrobia ixteari;[14] Amenabar Taldeari ordaindu beharreko kalte-ordaina aipatu du Kultura sailburuorde Antonio Riverak, arrazoi nagusitzat.[15]
Beraz, hainbat ika-mika izan ziren 2000ko hamarkadan, lekuaren kultura balioa dela eta: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Amenabar Taldeari ingurune hori ustiatzen jarraitzeko bidea eman dio, Praileaitzen zati bat besterik kontuan hartzen ez duen txosten batean oinarriturik,[16] eta adierazi du —adituen iritziaren aurka— ez dela beharrezkoa harrobia geldiaraztea;[14] bestetik, Historiaurreko eta Arkeologiako adituek, Debako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura elkarteek eta ekologia elkarteek Sasiolako harrobia ixtea nahi dute, Praileaitzi eta haren inguruneari egiten ari zaielako:[17][18] ur filtrazioak izan dira, zulagailuekin margoen aretoaren gaineko harkaitzak hautsi dituzte, eta Kostaldeei buruzko 22/1988 Legeak babestutako magal eremua birrindu dute harrobikoek.[19]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.