Prostaglandina
Hainbat ehun eta organotan egon ohi den hormona, hainbat efektu biokimiko sorrarazten duena eta ugalketa-prozesu gehienetan parte hartzen duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Prostaglandinak eikosanoideen taldeko substantziak dira, hormonen antzera jarduten dutenak (nahiz eta zentzu hertsian hormonak ez izan, ez baitira guruin endokrinoetan ekoizten) eta efektu fisiologiko anitzak eragiten dituztenak. Semenen aurkitu ziren estreinakoz 1935ean, baina geroago gorputzeko ia organo guztietan daudela egiaztatu da.