Proteobacteria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Proteobacteria bakterioen filuma da, garrantzi handikoa bakteriar filumen artean bakterio gehien dituenetako bat delako. Talde honetan patogeno asko daude, gehienbat gaitz gastrointestinalak eragiten dituztenak (Salmonella, Shigella, Escherichia, Vibrio eta Helicobacter generoetako espezie batzuk, besteak beste)
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Proteobacteria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Azpierreinua | Negibacteria |
Filuma | Proteobacteria Stackebrandt et al., 1986
|
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Itxi
Proteobakterioak bakterio Gram negatiboak dira.
Bere etimologia grezieratik dator: Proteus. Antzinako jainko horrek itxura ezberdinak zituen, eta taldearen izenak -hain zuzen- bere barnean dauden morfologia aniztasun handiari aipamena egiten dio.