Gizarte psikologia
pertsonek gizarte-ingurune eta -egoeretan izaten dituzten portaerak eta prozesu psikologikoak aztertzen dituen diziplina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizarte psikologia XX. mende hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. Ameriketako Estatu Batuetan garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologia beraren sorrerarekin loturik doaz, XIX. mendeko bigarren erdialdean.
Gizarte-psikologia edo psikologia soziala gizabanakoen pentsamenduak, sentimenduak eta jokaerak besteen presentziak nola eragiten duten zientifikoki aztertzen du, baita gizakiak barneratzen dituen gizarte-arauak ere, nahiz bakarrik egon.[1] Gizarte psikologoek normalean giza jokabidea, egoera mentalaren eta egoera sozialaren arteko erlazioaren ondorioz azaltzen dute, pentsamenduak, sentimenduak eta jokaerak zein baldintza sozialetan gertatzen diren, aldagai horiek gizarte-interakzioetan nola eragiten duten aztertuz.
Gizarte-psikologia, soziologiaren eta psikologiaren arteko tartea ixteko sortu zen neurri batean, oraindik ere bi eremuen arteko tartea baitago. Soziologiaren ikuspegi psikologikoak ohiko ikerketa psikologikoaren kontraparte garrantzitsua izaten jarraitzen dute.[2] Psikologiaren eta soziologiaren arteko zatiketaz gain, gizarte psikologoa amerikarren eta europarren artean enfasia-alde bat dago, lehenak tradizioz norbanakoari arreta handiagoa ematen diolako, bigarrenak berriz talde mailako fenomenoei arreta handiagoa bideratuz.[3]