QWERTY teklatua
idazteko gehien erabiltzen den teklatua. Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera QWERTYUIOP letrak daude kokatuta / From Wikipedia, the free encyclopedia
QWERTY teklatua latindar alfabetoan idazteko estandar bihurtu den giltzadi edo teklatua da. Giltzadiaren goiko ezkerreko giltzekin osatutako hitza da QWERTY. Hasieran, idazmakina mekanikoen garaietan, ingeniarien kezka nagusia giltzak, azkar idazterakoan, elkar trabatuta ez geratzea izan zen. Askotan eta gutxitan erabiltzen ziren letrak tartekatu egiten ziren, asko erabiltzen ziren teklak edo giltzak elkarren ondoan ez geratzeko. Gero, idazmakina saltzaileek "typewiter" azkar idazteko erakustaldia erraz egiteko[1][2], goiko lerrora igo zuten R letra.