![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4b/Ra%25C3%25AF_ann%25C3%25A9es_80_%2528Alg%25C3%25A9rie%2529.jpg/640px-Ra%25C3%25AF_ann%25C3%25A9es_80_%2528Alg%25C3%25A9rie%2529.jpg&w=640&q=50)
Raï
From Wikipedia, the free encyclopedia
Raï (arabieraz: راي, rɑi ahoskatua, eusk: 'iritzi') 1930eko hamarkadan Aljerian sortutako musika generoa da, beduinoen, espainiarren, frantziarren, afrikaren eta arabiarren musika nahastuta.
Raï | |
---|---|
![]() | |
Sorrera | 1930eko hamarkada–egun |
Sorlekua | Aljeria |
Hedapena | Magreb eta Frantzia |
Instrumentuak | Gaspa, guellal (tradizional); erritmo-kaxa, sintetizadore, sekuentziadore (moderno) |
Azpigeneroak | |
Bedoui citadinisé – Raï'n'B |
Raï abeslariei cheb (shabab, gazte) diete, chaabi abeslariei sheikh (xeke, zahar) deitzen baitiete. Estiloa Oran, Relizane, Mostaganem, Chlef, Aïn Témouchent edo Sidi Bel Abbes hirietako auzo txiroetan sortu zen. Tradizionalki abeslariak gizonak baziren ere, XX. mendearen amaieran emakume abeslariak agertu ziren. Hitzak gatazka sozialei buruzkoak izan ohi dira, askotan politika kolonialen aurkakoak.[1] Aljeriar gazteek asko maitatua zutenez, gobernuak musika nazional izendatu zuen. Erabakia ez zen islamisten gustukoa, Cheb Hasni bezalako abeslariak ere hil zutenak.