From Wikipedia, the free encyclopedia
Richard Alpert, baita ere Baba Ram Dass बाबा राम दास bezala ezaguna (Boston, Massachusetts, 1931ko apirilaren 6-Maui, Hawaii, 2019ko abenduaren 22), unibertsitate-irakasle, idazle eta guru garaikide estatubatuarra izan zen. Ezaguna egin zen psikotropoekin esperimentatzeagatik. Bere liburu ezagunena 1971an plazaratu zuen, Be Here Now.
Ram Dass | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Alpert |
Jaiotza | Boston, 1931ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Maui, 2019ko abenduaren 22a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wesleyar Unibertsitatea Tufts Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea Williston Northampton School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, akademikoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, gurua, filosofoa eta spiritual teacher (en) |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea 1963) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
ramdass.org | |
Jaiotzez judua, abokatu ezagun baten semea zen. Hinduismora konbertitu zen. Timothy Learyrekin batera Harvard Unibertsitatean, 1960. hamarkadan, psikotropoekin esperimentatu zuen. Biak unibertsitatetik kaleratuak izan ziren batez ere haien esperimentuetan ikasleekin lan egiteagatik. Indiara bidai batzuk egin zituen eta han Neem Karoli Baba gurua ezagutu zuen; elkarrekin lan egin zuten. Hawaiin bizi zen. 2019ko abenduaren 22an Mauin hil zen, larogeita zortzi urte zituelarik.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.