From Wikipedia, the free encyclopedia
Raymond Thornton Chandler (Chicago, 1888ko uztailaren 23a - 1959ko martxoaren 26a, La Jolla, Kalifornia), AEBetako idazlea izan zen.
Raymond Chandler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raymond Thornton Chandler |
Jaiotza | Chicago, 1888ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | La Jolla, 1959ko martxoaren 26a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Hope Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cissy Pascal (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dulwich College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Dashiell Hammet |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada Royal Air Force |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Nahiz eta estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan, gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu zuen. Kazetari moduan lan egin zuen London Daily Express eta Bristol Western Gazette agerkarietan (1908-1912).
Lehen Mundu Gerran borrokatu eta gero, AEBetara itzuli zen, Kalifornian bizi zelarik bere bizitza osoan. Cissy Bowenekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte egon ziren elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik. Emaztearen heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu zen bere burua hiltzen.
45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri. Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ironiko eta zinikoa ere. Berak eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa.
Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Chandler |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.