Rostroconchia
Kanbriarretik Permiarraren amaiera arte bizi izan zen molusku-klasea; baliteke bibalbioen aitzindariak izatea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Rostroconchia molusku filumeko klase bat da, behe-kanbriarrean sortu eta permiarrera arte iraun zuena. Bi kuskuz osatuak daude; kanpotik txarnelarik ("bisagra" biologikorik) gabeko bivalviak dirudite. Bi kuskuak maskorraren luzakin baten bidez lotzen dira. Errostrokonkioen txoko ekologikoa bibalbioek okupatu zutela uste da.