SIM txartel
GSM sistemako telefono mugikorren barnean jartzen den txartela, jabearen telefono-kontuari buruzko informazioa gordetzen duena eta 8 kilobyteko memoriadun mikroprozesadorea duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
SIM txartela (Subscriber Identity Module card: "Abonatuaren Identifikazio-txartel" edota "Harpidedunaren Identifikazio-txartel") txartel adimendun desmuntagarri bat da, telefono mugikorretan eta HSPA edo LTE modemetan erabiltzen dena. SIM txartelek modu seguruan biltegiratzen dute sarean identifikatzeko erabiltzen den harpidedunaren zerbitzu-gakoa; horrela, bezeroaren harpidetza terminal batetik bestera aldatu ahal izango da, soilik txartela aldatuz.
SIM txartela nahitaez erabili behar da GSM sareetan. UMTS sareetan duen baliokidea USIM edo UICC deitzen da (Universal Integrated Circuit Card akronimoa, Zirkuitu Integratuko Txartel Unibertsala), eta ezagunagoa da RUIM (Removable User Identify Module, 'Erabiltzaile-identitate desmuntagarriko modulua') CDMA telefonoetan.