San Sebastian
Santu kristau eta martiri bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
San Sebastian (256-288) santu eta martiri kristaua zen, Diokleziano erromatar enperadorearen garaian hil omen zutena, kristauen jazarpen garaian. Ohikoena haren martirioa irudikatzea da, zutabe edo zuhaitz bati lotua eta geziek sastakatua. Geziek sortutako zaurien alegoria izurri garaietan erabili zen santuaren babesa eskatzeko, bereziki Aro Modernoaren hasieran[1].
- Artikulu hau martiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Sebastian (argipena)».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
San Sebastian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Narbona, 255 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 287ko urtarrilaren 20a (31/32 urte) |
Hobiratze lekua | San Sebastiano fuori le mura (en) |
Heriotza modua | Diocletianic Persecution (en) : flagellation (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadua |
Santutegia | |
Urtarrilaren 20 | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Erromatar armada |
Gradua | Tribuno militar |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Itxi
Donostiako zaindaria da, eta haren jaieguna da hiriko jai nagusietako bat: San Sebastian eguna (Donostiako Danborrada), urtarrilaren 20an. Azpeitiko zaindaria ere bada.