Saprobio
Deskonposatzen ari den materia organikoz elikatzen den eta deskonposizioa areagotzen duen izakia. Normalean onddoak eta bakterioak dira, inoiz kormofitoak. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Saprofitismoa onddo zein beste izaki bizidunetan aurki dezakegun bizi estrategia da, zeina materia organikoaren deskoposizioan datzan, hau da, karbonodun substantzien deskonposizioan. Hain zuzen ere, ia edozein karbonodun konposatu degradatzeko gai dira, ondorioz naturako materia organikoaren degradazioaren eragile garrantzitsuenak dira onddoak.[1]
Saprobioen artean bi azpitalde bereiz daitezke. Alde batetik nahitaezko saprobioak; hauek beraien bizi ziklo osoan zehar saprofistismoa erabiltzen dute bizi estrategia moduan. Bestetik aukerazko edo saprobio fakultatiboak aurki daitezke; hauek ez dute beren bizi ziklo osoan zehar estrategia hau jarraitzen eta beste bat erabiltzeko gai dira, honen adibide argiena bakterio batzuk dira.
Izaki hauen digestio prozesuaren hasieran, zelulek entzima batzuk askatzen dituzte xurgaturiko molekula organikoak hidrolizatzeko. Prozesu honen bidez, molekula solugarriak eskuratzen dituzte eta pareta zein mintz zelularra zeharkatzen dituzte osmosi bidez zelula barnera sartuz. Aipatu bezala, materia organikoaren degradatzaile garrantzitsuenak dira saprobioak, izan ere, ingurunera ioiak askatzen dituzte bakterioek erabil ditzaten eta elikagai zikloa berriro hasiz.
Onddoetan zentratuz, saprofitismoa darabilten organismoen barruan hainbat azpitalde aurki daitezke: Lignikolak (zuraz elikatzen direnak), Humikolak (lurzoruko elikagaiez) eta koprofitoak( gorotzetaz)