Selinonteko gudua (K.a. 409) izan zen II. Siziliar gerren lehen gerla. Hannibal Magonek (Magonida familiakoa eta kartagotar armadaren buruzagia) eta Selinonte doriar hiriaren artean gertatu zen, eta setioa eta borroka hamar egunez luzatu ziren. Selinontek Segesta hiri elimoa garaitu zuen K.a. 415ean. Gertaera horrek urte horretako Siziliako atenastar inbasioa ahalbideratu zuen, baina atenastar armada K.a. 413an hondatu zen.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Selinonteko gudua |
---|
II. Siziliar gerrak |
Greziar-puniko maskaren nahasketa.
|
Data | K.a. 409 |
---|
Lekua | Selinonte, Sizilian |
---|
Koordenatuak | 37°35′01″N 12°49′29″E |
---|
Emaitza | Selinonte suntsiturik |
---|
|
Sirakusa Selinonte |
Kartago |
---|
|
|
|
|
|
25.000 oinezko |
40.000 oinezko |
---|
|
|
16.000 hildako 6.000 atxilotu |
Ezezaguna |
---|
|
Itxi
Selinontek, berriro Segesta irabazi zuenean K.a. 411n, Kartagok erabaki zuen segestarrak laguntzea. Ondorioz, armada punikoak Selinonte setiatu zuen, eta hiriak negoziazio eskaerei jaramonik ez egitean, harpilatu ere bai.
Hau izan zen Hanibalen kanpainaren lehenengo urratsa, kartagotarrek Himerako guduan pairatu zuten porrotaz mendekua hartzeko. Nahiz eta Selinonte hiria berreraiki, ez zuen inoiz aurreko garrantzia hartu.