Selknam genozidioa
Selknam herriaren genozidioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Selknam genozidioa esaten zaio selknam herria desagerrarazi zuten gertakarien multzoari, Hego Amerikan XIX. mendearen bigarren erditik XX. mendearen hasierara bitartean Suaren Lurradea populatu zuten hiru tribu indigenetako bat. Genozidioak hamar eta hamabost urte arteko iraupena izan zuen. Selk'nam herria, 4.000 pertsonako biztanleria izatetik 500 izatera pasa zen.
XIX. mendearen amaieran, Suaren Lurraldeko Uharte Handiak abeltzaintza-konpainia handien interesa piztu zuen. Ardi-etxaldeen sartzeak gatazka gogorrak sortu zituen bertakoen eta kolono britainiar, argentinar eta txiletarren artean, eta gatazka horrek sarraski-gerraren antza hartu zuen. Ardi konpainia handiek libera esterlina bat ordaindu zuten hildako selknam bakoitzeko, biktimen eskuak edo belarriak aurkeztuz baieztatzen zena. Iparraldeko tribuak izan ziren lehen kaltetuak, uhartearen hegoaldeko muturrean migrazio uholde bat hasiz sarraskietatik ihes egiteko. Sarraskiaren alternatiba bila, 1890ean Txileko Gobernuak Dawson uhartea, Magallaes itsasartean, Salestar apaizei eman zien, han baliabide ekonomiko zabalez hornitutako misio bat ezarri zutenak. Genozidiotik bizirik atera ziren selknamak, uhartera eramanak izan ziren, eta hogei urteko epean gurutzez betetako hilerri bat baino ez zen geratu.