Sharon Shannon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sharon Shannon (1968ko azaroaren 12a, Ruan, Clare konderria, Irlanda) irlandar musikari bat da. Nagusiki akordeoia nahiz biolina jotzen maisu izateagatik ezaguna da, hauetaz gain tin whistle txistua eta akordeoi diatonikoa (trikitia) ere jotzen ditu. Bere musikak irlandar folk musikan oinarrituz munduko beste musika moten eragina ere jaso du: reggae, cajun musika, portugaldar musika edota Frantziar kanadar musika. What You Make It (da, da, da, da) izeneko bere singleak ere hip hop musikekin elkarlanean burutu zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Sharon Shannon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Corofin, 1968ko azaroaren 12a (55 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, fiddler (en) , abeslaria eta akordeoi-jotzailea |
Genero artistikoa | Irlandako musika |
Musika instrumentua | akordeoia fiddlea |
sharonshannon.com | |
Itxi
Denboraldi batez The Waterboys folk-rock musika talde ospetsua ere jardun zuen.