Soinu-banda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Soinu-banda film bateko soinuaren atala da, dela musika, dela elkarrizketak. Hala ere, bereziki filma girotzeko baliatzen den musika-zatiari deritzo, aurrez nahiz filmerako espresuki konposaturikoa. Musika hau, zuzendariak aukeratu dezake, jada existitzen diren abestien artean edo proiekturako konposatutakoak. Haien proposamena, soinuaren bidez irudia transmititu nahi duena indartzea da.
- Artikulu hau filmaren soinuaren atalari buruzkoa da; galtzadaren ertzeko marra gaitzat duena beste hau da: «Soinu-banda (errepidea)»
“Herrialde baten jaiotza” (1915), D.W. Griffith-ek zuzendua, soinu-banda izan zuen lehen filma da. Harentzako partitura espezifiko bat idatzi zen, eta gainerako soinu-banda konposizio herrikoiez eta gai klasikoez osatu zen.
Zinemaren historioan zehar, hainbat pelikulen soinu-banda, filma bezain arrakastatzuak bihurtu dira, adibidez: “Titanic”, “Rocky”, “The Bodyguard” edo “Grease”.
Soinu-banda hauek, izugarrizko musikagile askorengatik lortu dira: John Williams, Ennio Morricone edo Bernard Herman adibidez.