Egutera
eguzki-erradiazio gehien jasotzen duen mendi baten aldea.Ipar hemisferioan hegoaldera begira dagoena da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Egutera edo eguzki-begia[1], halaber ibargia, eguzki-erradiazio gehien jasotzen duen mendialdea edo isurialdea da. Kontrakoa laiotza edo ospela da, eguzki-erradiazio gutxien jasotzen duen aldea. [2][3] Hala, egutera toki eguzkitsua da, eta ipar hemisferioan hegoalderantz orientatua. Eguteran eguzki-izpiek eragin handia dute, eta erliebearen inklinazioak intentsitate handiagoa du. Hego hemisferioan, ordea, egutera iparraldera begira egoten da.
Adiera hertsian, bi hemisferioetako eremu epelei buruz ari garenean soilik hitz egin daiteke egutera edo ospel aldeez, zeren eta, kasu horretan, intsolazio-aldeak oso nabarmenak baitira eta kliman alde termiko handiak eragiten baitituzte.
Mendialdeetan ez ezik, etxebizitzetan ere ezaugarri garrantzitsua da eguteran edo ospelean egotea. Ipar hemisferio eremu epelean (Euskal Herrian, esate baterako) hegoaldera begira dagoen etxea (eguterakoa) berotxoago eta argiago izaten da orokorrean, eta iparraldera begira dagoena, aldiz, hotzago, hezeago eta iluntsuago.