From Wikipedia, the free encyclopedia
Soldier (euskaraz Soldadu), 1998ko Paul W. S. Anderson ingelesak zuzendutako zientzia fikziozko ekintza film bat da. Kurt Russell, Jason Scott Lee, Jason Isaacs, Connie Nielsen, Sean Pertwee eta Gary Busey aktoreek antzeztu zuten.
Soldier (1998ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Soldier |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, abenturazko filma eta film distopikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul W. S. Anderson |
Gidoigilea(k) | David Webb Peoples |
Antzezlea(k) | |
Kurt Russell Jason Scott Lee Connie Nielsen Michael Chiklis Gary Busey Jason Isaacs Corbin Bleu Paul Dillon Carsten Norgaard (en) Sean Pertwee Vladimir Orlov (en) Wyatt Russell Sara Paxton K. K. Dodds | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Weintraub |
Konpainia ekoizlea | Morgan Creek Entertainment (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joel McNeely |
Argazki-zuzendaria | David Tattersall |
Gidoia Blade Runner (1981) filmaren David Peoples gidoilariak idatzi zuen, eta frankizia horretako spin-off edo filmetzat jotzen da.
Etorkizuneko gizartean, zenbait pertsona jaiotzean soldadu izateko hautatuak dira, bai eta gizakiak akatzeko makina bilakatzeko entrenatuak ere. Todd (Kurt Russell) soldadu horietako nabarmenetako bat da, eta oraintxuki bioingeniaritza erabiliz hobetu eta atera berri den soldadu kasta sail berriko Caine 607 (Jason Scott Lee) kidearekin lehiatu beharko da. Biak borrokatu, Caine 607 irabazle atera eta Todd hiltzat emango dute. Todden gorpua kasik biztanlerik ez duen planeta-kolonia batean abandonatuko dute, bertan ordurarte ezagutzen ez zituen bizitzaren beste hainbat alde baketsu eta arruntagoak ezagutuko ditu. Baina bere bizileku berria defendatzeko berriz ere soldadu kasta berriaren aurka borrokatu beharko da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.