Ezker iraultzailea — maiz ezker erradikal edo ezker-mutur ere deitua— erabateko posizio ezkertiarrak defendatzen dituzten mugimendu, alderdi politiko eta gobernuak dira. Ezker iraultzaile politikoak berdintasun osoa sustatzen du[1]. Estratifikazio ekonomiko, sozial edo politiko baten aurkakoa da.

Thumb
Iraultzara deitzen duen graffittia. "Borrokak soilik egingo gaitu aske".

Definizio horren barnean kokatu ohi dira ezkerreko zenbait ideologia; komunismoa, anarkismoa, anarko-komunismoa, arnarko-sindikalismoa, marxismo-leninismoa, troskysmoa eta maoismoa, esaterako. Kasu askotan, erakunde-esparrutik kanpo dauden posizio ezkertiar erradikalak deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Badira posizio ideologiko hau izendatzeko beste termino asko ere: ezker erradikal politikoa, ezker oldarkor politikoa, ezker libertario politikoa eta ezker alternatibo politikoa, kasu.[erreferentzia behar]

Historia

Ezker politiko terminoak, Frantziako Iraultzan egin zen Asanblea Nazionalean du jatorria, klase txiroak babesten zituzten ordezkari jakobinoetan. Ezker mutur terminoa, berdintasun sozialeko posizioak defendatzen dituzten eta aldaketa politiko erradikal bat iraultza eta ekoizpen-bideen sozializazioaren bitartez bilatzen duten pertsona edo taldeak deskribatzeko erabiltzen da. Teoria marxistek, proletarioen diktaduraren beharra azpimarratzen dute, politika liberalen antagonikoak direnak (burgesiaren zerbitzupeko demokraziak).

1960 eta 1970ko hamarkadetan, klase borrokaren zorroztearekin batera, ezkerreko alderdi tradizionaletatik baino ezkerrerago, edo muturrerago, kokaturik zeuden alderdiak sortu eta ugaritu ziren[2].

Sektore politiko honek berebiziko garrantzia izan zuen Hego Euskal Herrian. Espainiar estatuko mailan Hego Euskal Herriko probintzietan izan baitzuen ezker erradikalak presentzia handien. Oposizio antifrankistaren eta langile mugimenduaren jaun eta jabe izan ziren, Espainiako beste toki batzuetan gertatu ez zen bezala. ORT, EMK, PTE, LKI edo OIC bezalako alderdiek Frankismoaren azkeneko urteetan diktadura eraisteko beharrezkoak izan ziren mobilizazioetan presio ahalmen handia izan zuten eta haien ekarpena erabakigarria izan zen[2].

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.