From Wikipedia, the free encyclopedia
Stendhal sindromea gizaki bat artelan baten aurrean dagoen unean bihotz erritmoaren areagotzea, bertigoa, nahasmen mentala eta eldarnioak ere sor ditzakeen gaixotasun psikosomatiko bat da. Sindrome hau bereziki artelanak zeharo ederrak edota leku batean kopuru handian topatzen direnean jazo ohi da.
Stendhal sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Honen izena darama | Stendhal |
Identifikatzaileak |
Bere izena XIX. mendeko Stendhal (Henri-Marie Beyle-en ezizena) frantziar idazlean oinarrituta dago. Idazle honek 1817an Italiako Florentzia hiriko Santa Croce basilikan bisitan zegoela fenomeno honen deskribapen zehaztatua jasan eta ondoren honako hau idatzi zuen:
« | Arte Ederrak eta sentipen gartxuek eskaini ohi dituzten zirrara zerutiarrak topatzen diren hunkipen puntu horretara iritsi nintzen. Santa Croce-tik ateratzen ari nintzela, bihotzak taupadak ematen zizkidan, bizia nigan agortua zegoen, erortzeko beldurrez nenbilen. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.